XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

flash

Eguberrietako begiraleak

Eguberrietan haurrekin tailerrak antolatzeko begiraleak beharko direla eta, Euskara Zerbitzuak hilaren azken aldera hauek kontratatzeko deialdia zabalduko du. Argi ibili.

Gazteak eta euskara irrati tertulia

Azaroaren 18an, gaueko 9etan, Marmari Euskara Taldeak antolatutako irrati-tertulia izanen da.

Tertulian Leitzako gazteek Gazteak eta euskara Leitzan gaiari buruz hitzeginen dute.

Euskararen legea

Azaroaren 30ean, arratsaldeko 8etan, Euskara Batzordeak eta Oinarriak taldeek deituta, bilera ireki bat eginen da Udaletxean Euskararen lege berria eskatzeko eginen den kanpaina aurkezteko.

Ipuinak kontatzeko teknikak

ikastaroa hilaren 15, 16, 17, 22 eta 23an, goizeko 10etatik 12ak arte egiten ari dira.

ETB-DV pilota txapelketa ostiralean

Azaroaren 19an, ETB-DV txapelketako bi partidu jokatuko dira Amazabal pilotalekuan, jubenil eta senior mailako bana.

Asketa abesbatzek

(bi taldeek) emanaldia eskainiko dute larunbatean zineman, arratseko 8etatik aurrera.